ZIZURKIL, Gipuzkoako emakumezko eta gizonezko azkartasuneko sega txapelketa
2017/06/25 | Herri kirolak GIPUZKOAn-
Gipuzkoako azkartasuneko gizonezko eta emakumezko sega txapelketa, ZIZURKILen Nekola baserriko belardian, ekainaren 25ean, arratsaldeko 6 eta erdietan.
Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketan, gizonezkoen mailan, honako 8 segalari hauek dira:
.- Peio Argaia Eizmendi
.- Jokin Etxeberria Peñagarikano
.- Julen Gabirondo Izeta
.- Jokin Garmendia Etxeberria
.- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz
.- Iñigo Mercader Soroa
.- Jon Otegi Odriozola
.- Iban Pardo Andres
Egin beharreko lana: Guztiek 100 metro karratuko sail bat moztuko dute, azkarren egin duten lau kirolariek bigarren sail bat moztu beharko dutelarik
Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa emakumezko kategorian arituko direnak:
.- Irati Astondoa Zuluaga
.- Alazne Etxaburua Otaegi
.- Alaitz Imaz Tolosa
.- Ainara Otamendi Elizalde
Egin beharreko lana: 50 metro karratuko bi sail moztuko dute.