Donostia Victoria Eugenia antzerki aretoan HARRIA 100 URTE

2012/10/19 | Orokorra

Donostiako Victoria Eugenia antzerki aretoan, eguerdiko 12 eta erdietan hasiko da.

Ekitaldi hau HARRIA 100 urte liburuaren aurkezpena ondoren izango da. Liburuaren aurkezpena SAN TELMO Museoan goizeko 11etan izango da.

Parte hartuko dituzten harrijasotzaileak:

Aimar Irigoien (Errezil, gipuzkoa). 125 kiloko zilindro zaharra 5 minutko saioan. Berak du 43 jasoaldiko marka

Idoia Etxeberria (Orio, Gipuzkoa). Marka ahalegina egingo du 200 kiloko koadroarekin. Jasoz gero,  jardun ofizial batean emakumezko batek jasotako harririk handiena izango litzateke.

Urdax Magunazelaia (Bizkaia). 200eko koadroa bizkarreratzen ahaleginduko da, 15 urte dituela. Joan zen uztailaren 22an, 185 kiloko koadroa jaso zuen hiru aldiz, Otxandion, 14 urte zituela