AZKOITIA, San Andres idi dema sariketa

2013/12/03 | Orokorra

AZKOITIko Gurea udal pilotalekuan SAN ANDRES idi dema sariketa ospatuko da. Probak azaroaren 30ean, abenduaren 2an eta abenduaren 3an izango dira gaueko 10etan, partaideak ondorengoak izanik:

 

Azaroak 30, larunbata:

Epiola (Oikina)

Olatzar (Lezo)

Urrutikoetxea anaiak (Urduliz)

 

Abenduak 2, astelehena:

Bizkarre (Usurbil)

Igeldo (Ezkio)

Sistiaga (Urduliz)

 

 

Abenduak 3, asteartea:

Areta (Eibar)

Lopategi (Billela)

Roberto (Berriatua)

 

Pisaketak proba egunean bertan egingo dira, goizeko 10etan Azkoitiko "Instalaciones Lagunak"en biltegian.