Tolosa , Xabier Orbegozo "ARRIA V" eta Julen KaƱamares - Arkaitz Jauregi bikotearen arteko aizkora-korrika apustua

2016/11/20 | Orokorra

 

2016ko azaroaren 20ean eguerdiko 12etan Tolosako zezen plazan ospatuko da.

Egin beharreko lana: 20 enbor 54 ontzako eta 20 kilometro korrika (200 bira plazari erlojoaren orratzen kontrako eran.)

 

Xabier Orbegozo " Arria V"ak 20 kanaerdiko ebaki beharko  ditu eta ondoren lasterketan 20 kilometro egin zezen plazaren biran.

 

Julen Kañamares eta Arkaitz Jauregi bikoteak ere 20 kanaerdiko ebaki beharko dituzte.Bikote kide batek  10 enbor  txandarik eman gabe  eta  jarraian  beste kideak beste 10 modu berdinean eta hamarna kilometro korrika burutu beharko dute.

Hogeigarren kanaerdikoa ebakitzen duen bikote kideak  segidan hamar kilometroko lasterketa osatu beharko du eta honek amaitzen duenean bere lana beste kideak  faltatzen den  hamar kilometroko lasterketari ekingo dio.  Lasterketa erlojoaren orratzen kontrako eran egin beharko da.