Berrobiko taldea gipuzkoako taldekako giza probako txapeldun

Berrobiko taldea gipuzkoako taldekako giza probako txapeldun

2012/10/15 | Orokorra

Berrobik irabazi zuen atzo Zizurkilgo proba plazan jokatutako txapelketa. Eguraldia lagun ez izan arren, jende mordoa bildu zen ekitaldia ikustera, 1.100 lagun inguru, eta kirolariek eskainitako ikuskizun paregabeaz gozatu ahal izan zuten. Hamabost minutuko bi txandatan 950 kiloko harriari tiraka aritu ziren 8 partaidez osatutako lau taldeak.

 

Iazko lehen bi sailkatuak ziren txapela janzteko faboritoak, Heldu!Orio eta Aiztondoko taldeak hain zuzen ere, baina Berrobiko taldeak ezustekoa eman eta garaipena eskuratu izan zuten. Lehia estua izan zuten Urretxuko taldearekin, eta azkenean lau zintatako diferentzia soilik izan zen bien artean (81 plaza, 8 zinta eta2,35metro egin zituzten irabazleek). Hirugarren tokia iazko txapeldunarentzat izan zen, Heldu! Oriorentzat, eta Aiztondoko taldeak laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

 

Argazki galeria