Gipuzkoako taldekako giza- proba txapelketa 2013

2013/04/07 | Txapelketen deialdiak, bilerak, zigorrak ...

Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketarako izena eman duten taldeen artean eginiko zozketaren ondoren, taldeak bi multzoetan banatu dira.  Multzo bakoitza bi saio izango ditu kanporaketa.

Finalera multzo bakoitzeko lehenengo bi taldeak sailkatuko dira, bi kanporaketako lanak zenbatu ondoren. Finala abuztuaren 4ean AIAko probalekuan ospatuko da.

A multzoa

BERROBI

ORIO

MENDARO

DEBA

 

 B multzoa

URRETXU

AIZTONDO

ZIZURKIL

 

 

 

 

Kanporaketa saioko datak hauek dira:

B multzoa : Ekainak 9a, igandea AIAko probalekuan  9 arratsaldeko 6etan

                B multzoa:  Ekainak  22 URRETXUko probalekua arratsaldeko 6etan

                A multzoa:  Ekainak  29a  ORIOko plazan, udaletxe aurrean, arratsaldeko 6etan.  Proba hau asfalto gainean jokatuko da

                A multzoa:  Uztailak 13a  MENDAROko plazan arratsaldeko 6etan

Taldeak 8 lagunekoak izango dira eta taldeek 660 kilotan sartu beharko dute.  Pisu horretatik pasatzen diren taldeak gainzama, kiloko, 2 kilo jarri beharko dira. Taldeen pisaketa proba hasi  baino ordu eta erdi lehenago izango da.

Sailkapen probeko lana 20 minutukoa izango da eta taldeak bakarka arituko dira.

Arautegia dokumentu atalean dago.