ZIZURKIL, Emakumezkoen Euskadiko Sega txapelketa
2018/07/01 | OrokorraUztailak 1ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Zizurkilgo Arizmendi baserriko zelaietan Emakumezkoen Euskadiko Sega txapelketaren lehen jardunaldia ospatuko da.
PARTAIDEAK:
.- Eli Txertudi
.- Alaitz Imaz
.- Alatzne Etxaburua
LANA:
Parte-hartzaileak banaka arituko dira eta 20 minutuko lana egingo dute.
* Bigarren jardunaldia Uztailak 15ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Kortezubin (Bizkaia).
** Azken sailkapena jardunaldi bietan ebakitako belar kiloen batuketatik aterako da.