EMAITZAK. Gipuzkoako Harri Handitako harrijasotze txapelketa

2018/10/14 | Orokorra

Urriaren 14ean ospatu da, Zizurkilen, Gipuzkoako harri handien harrijasotze txapelketa. Aurten, 5 kirolarik eman zuten izena eta azkenean 4k hartu dute parte (Jokin Eizmendik, lesioagatik, baja izan da). 

Harrijasotzaileek 2 minutuko txandan 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bolarekin aritu dira. Lan guztiak amaituta, Aimar Irigoien izan da kilo gehien jaso dituena.

 

Sailkapena:

 

1.- Aimar Irigoien Jauregi 5.875,00 kilo ( 38 jasoaldi guztira)
2.- Aimar Galarraga Ibarguren 4.000,00 kilo ( 26 jasoaldi guztira)
3.- Jon Unanue Alberdi 3.975,00 kilo ( 26 jasoaldi guztira)
4.- Ivan Ugartemendia Saizar 2.925,00 kilo ( 19 jasoaldi guztira)