DEIALDIA: Euskal Pentatloia

2019/06/28 | Txapelketen deialdiak, bilerak, zigorrak ...

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kirolariei dei egiten die, EUSKAL PENTATLOIAn izena emateko epea zabalik dagoela adieraziz. Izen emate epea Ekainak 28, Ostiralean itxiko da. 

Telefonoa: 943. 47.25.74

Mugikorra: 688.692.879

E-mail-a: herrikirolak@kirolak.net

 

Egin beharreko lana: (1983ko kanporaketan egindako lana)

- HARRI-JASOTZEA: 10 aldiz 100 kiloko bola

- GIZON PROBA: plaza bat, 400 kiloko harria

- AIZKORA: 45 ontzako enbor bat eta 54 ontzako enbor bat

- TXINGAK: 3 plaza, 50 kiloko 2 txingarekin

- KORRIKA: kilometro 1

 

* 6 izen-emate baino gehiagok izena emango balute, kanporaketa ospatuko da eta 6 denbora onenak finalerako sailkatuko lirateke.