2021eko LIZENTZIA

2021eko LIZENTZIA

2021/01/01 | Orokorra

LIZENTZIA:

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Horrenbestez, federatu batek alta ematen duenean, bere lizentziaren balioa alta-datatik urte bereko abenduaren 31ra arte izango da. Urte hasieran tramitatzea komenigarria da, baina, oporraldian izan ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar delarik.

 

Aurten, sustapen kanpaina berezia martxan jarri dugu eta Gipuzkoan Federatzen diren kirolari berrien lurraldeko kuota Gipuzkoako Federazioak hartuko du bere gain.

 

Argibide gehiago behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan gure jendearentzako arretarako ordutegian: astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:00etatik 19:30etara.