ID# 1229

Signatura:

Data: 2016-11-20

Herria: Tolosa

Esparrua: Zezen plaza

Jokoa: Aizkora

Mota: Apustua

Agiri mota: Akta



Partehartzaileak

.- ARKAITZ JUREGI GORROTXATEGI
.- JULEN KAÑAMARES MUGERTZA
.- XABIER ORBEGOZO AGINAGALDE "ARRIA V"



Lana

Egin beharreko lana: 20 enbor 54 ontzako eta 20


Xabier Orbegozo " Arria V"ak 20 kanaerdiko ebaki beharko ditu eta ondoren lasterketan 20 kilometro egin zezen plazaren biran.


Julen Kañamares eta Arkaitz Jauregi bikoteak ere 20 kanaerdiko ebaki beharko dituzte.Bikote kide batek 10 enbor txandarik eman gabe eta jarraian beste kideak beste 10 modu berdinean eta hamarna kilometro korrika burutu beharko dute.

Hogeigarren kanaerdikoa ebakitzen duen bikote kideak segidan hamar kilometroko lasterketa osatu beharko du eta honek amaitzen duenean bere lana beste kideak faltatzen den hamar kilometroko lasterketari ekingo dio. Lasterketa erlojoaren orratzen kontrako eran egin beharko da.



Emaitza

.- Julen Kañamares- Arkaitz Jauregi: 2 ordu 12 minutu 33 segundo
Aizkorako lanean: 45 minutu 57 segundo

.- Xabier Orbegozo ARRIA V; 2 ordu 12 minutu 54 segundo
Aizkorako lanean: 43 minutu 57 segundo



Oharrak

Apustua eguerdiko 12etan jokatzen da.

Julen Kamñamares hasi da aizkora eta amaitu du korrikan





itzuli